euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Jaurlaritzak Koldo San Sebastianen Ameriketako erbesteari buruzko liburua aurkeztuko du

2014/11/26

Non: Vitoria-Gasteiz, Araba

Harremanetarako Izena: Manu Meaurio

Harremanetarako e-posta: jm-meaurio@ej-gv.es

Asteazken honetan, azaroaren 26ean, Gasteizen, EHUko Gradu Aretoan, 19:00etan, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Urazandi bildumak ale berri bat aurkeztuko du, Exilio Vasco en América izenekoa., besteak beste Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria bertan izango dela. Hona kari horretara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak kaleratu duen azalpena:

Koldo San Sebastian, kazetaria, idazlea, produktore eta telebista-gidoilaria, Eusko Jaurlaritzaren URAZANDI bildumako azken titulu honetan, “Exilio Vasco en América”, bere gai gogokoenetako batera bueltatzen da: Euskal Erbestea. Koldo San Sebastianen eskutik jakingo dugu Bigarren Mundu Gerran euskaldunak armada guztietan eta espezialitate guztietan egon zirela: infanteriako soldaduak izan ziren, gidariak blindatutetan, arriskuko pilotuak, espioiak, Filipinakeko ohianetatik ibili ziren edota Frantziako Erresistentziaren “le maquis” gerrillan, besteak beste, etab.

Hainbat urtetan Gerra Zibilaren eta Euskal Erbestearen gaineko ikerkuntzan hartutako eskarmentua dela medio, eta bere erreportariaren abileziaz lagunduta baita, Koldok Amerikako Euskal Erbestetik eramaten gaitu, liluragarri bezain argi-iluna den ibilbide batetik: Gerra Zibilaren ondorengo Euskal Diasporarena. Eta horrekin batera, Euskadiko ordu horretako heroi baten erretratu historiko perfektoa marrazten du: Jose Antonio Aguirre lehendakariarena.

Liburuaren asteartean, 25ean, aurkeztu zen Baionan; eta 27an Gernikan (Elai-Alai aretoan, 19:00etan) aurkeztuko da

Eusko Jaurlaritza: www.euskadi.net/euskaldunak
Euskal Etxeak: www.euskaletxeak.net



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia