euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Jardunaldiak, Euskal enpresentzako aukera berriak Mexikoko Energia sektorean

2014/10/30

Non: Mexiko Hiria, Mexiko

Jardunaldiak, Euskal enpresentzako aukera berriak Mexikoko Energia sektorean.

Urriaren 30ean, osteguna, 8:00etatik 16:00etara. Hotel Camino Real-Mexico-n, Mariano Escobedo 700, Anzures-Polanco, Mexiko Hirian.

Eusko Jaurlaritzak jardunaldi bat antolatu du, energiaren sektoreko euskal hornitzaileek bertatik bertara ezagutu ditzaten Mexikoko organismo eta enpresa garrantzitsuenak eta jakin dezaten zein aukera duten beren produktu, zerbitzu eta teknologiak eskaintzeko Mexikok onartu berri duen energia erreformaren ostean.

Gobernu mexikarraren energia arloko erreformak berekin dakar energiaren industria berriro diseinatu beharra, eta, beraz, aukera berriak sortuko dira beren produktu, zerbitzu eta teknologiak eskaini nahi dituzten enpresa eta antolakundeentzat.

Gainera, Mexikoko energia mix-ean energia berriztagarriak sartzeko, ezinbestekoa izango da azpiegitura elektriko berrietan inbertitzea eta horrek ateak zabalduko dizkie garraio eta banaketa elektrikoaren sektoreetako euskal enpresei, eta baita ere energia berriztagarrien esparrukoei.

Bestalde, hidrokarburoak esploratzeko eta ekoizteko egingo den inbertsioak ere aukera interesgarriak ireki ditzake euskal enpresentzat, batez ere ingeniaritzentzat eta “Oil&Gas” sektoreko instalakuntzetarako ekipo ondasunak fabrikatzen dituztenentzat.

EGITARAUA

8:00-9:00 Erregistroa – Akreditazioak
9:00-9:15 Irekiera instituzionala
9:15:9:45 Energiaren sektorea Mexikon

 

CRE, Energia Erregulatzeko Batzordea

9:45:10:15 Energia arloko erreformaren alderdi garrantzitsuenak

 

Sener, Energia idazkaritza

10:15:10:45 Energiaren sektorea Euskadin

 

Euskadiko Energia Klusterra

10:45-11:15 Etena – kafea
11:15-11:45 Nola bihurtu PEMEXen hornitzaile. Etorkizuneko proiektuen aurkezpena

 

PEMEX

11:45-12:15 Nola bihurtu CFEren hornitzaile. Etorkizuneko proiektuen aurkezpena

 

CFE, Elektrizitatearen Batzorde Federala

12:15:12:45 Energia Eolikoaren Elkarte Nazionala
12:45-13:15 Petrolio zerbitzuak ematen dituzten enpresen Mexikoko Elkartea, AMESPAC

 

Ernesto Marcos, Amespac-eko presidentea

13:15-13:45 Proiektuen finantzaketa. EXI Energia funtsaren aurkezpena

 

Mario Gabriel Budebo,  EXI-Mexikoko Energia eta Azpiegituren Sustapena

13:45-14:00 Itxiera eta ondorioak
14:00-16:00 Koktela. Networking-erako unea

 

Eusko Jaurlaritzako eta energiaren euskal sektoreko agintariek parte hartuko dute


Argibide gehiagorako: Arantza Martín - mail@clusterenergia.com – T. 94 424 02 11

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia