euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Itsaso Gutierrez eta ON taldearekin kontzertua Euskal Etxean, 'Zein' izeneko diskoa aurkeztuz

2014/09/20

Non: Bartzelona, Katalunia

Larunbatean, irailaren 20an, Bartzelonako Euskal Etxean, 20:00etan, sarrera libre.

Kontzertua emango du Itsaso Gutierrezek, ON bere talde berriarekin.

Hona aurkezten dute Bartzelonako Euskal Etxeko lagunek:

ON musika taldeko Itsaso Gutierrez musikariak Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritu eta gero proiektu berria aurkeztuko digu. Taldea, 2012ko martxoan jaio zen. 2012ko udaberrian hainbat zuzeneko eskaini ostean, uztailean ONen lehen lana grabatu eta autoekoiztuta argitaratu zen.

2014ko uda honetan “ZEIN” izeneko bigarren diskoa grabatu dute Bilboko Koba estudioan. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.

Emakumeek euskal rock munduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hitz-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik, rock munduan aritu dena.

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia