euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Iñigo Asensiok "Euskara Munduan" dokumentala aurkeztuko du Eskual Etxean, galderei erantzunez

2015/12/03

Non: Bordele, Frantzia

Abenduaren 3an, osteguna, 19:00etan, Euskararen Nazioarteko Eguna, Iñigo Asensiok "Euskara Munduan" dokumentala aurkeztuko du Bordeleko Eskual Etxean, ondoren publikoaren galderei erantzunez. Ekitaldia Eskual Etxearen eta Cer vantes Institutuaren arteko lankidetza da.

Dokumentala ETB1ek eskaini zuen lehen aldiz, 2014ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Publiko zabal bati aurkezteko, Gau Eskolako irakasle eta ikasleek frantsesezko azpidatziak sortu dituzte urtean zehar.

Dokumental horren jatorrizko banda : https://youtu.be/JfICw-1wS74

Proiekzioaren ondotik, partehartzaileek edateko eta jateko aukera izango dute, euskal mahai baten inguruan.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia