euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Iñaki Anasagastiri Manuel Irujo Saria 2017 emateko ekitaldia Irujo Fundazioak deiturik

2017/06/03

Non: Estella-Lizarra, Nafarroa

Iñaki Anasagasti Olabeaga EAJko diputatu ohia eta senatari ohia izango da ekainaren 3an Lizarran Manuel Irujo Saria 2017 jasoko duena, “memoria historikoa eta don Manuel-en proiektu nazionalista berreskuratu eta bultzatzeko egin duen lana” sari honekin eskertuz, adierazi du Koldo Viñuales Elkarteko presidenteak.

Ekitaldia 12:30etan hasiko da ohorezko aurresku batekin Santiago Plazan, Irujo Etxea elkartearen ondoan. 13:00etan, Jurramendiko Mankomunitatearen ekitaldi aretoan, sari-ematea. Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta sailburu Josu Erkorekak --omenduaren lagun ona denak-- aurkeztuko du Anasagasti, Irujo Fundazioko lehendakari Koldo Viñualesekin batera.



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia