euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Iker Saitua hizlari, "Euskal Herritarrak Far West-ean: Oñatiko Altube anaiak eta euskal artzainen aroa"

2018/06/19

Non: Donostia San Sebastian

Ekainak 19an, 19:30etan, euskarazko hitzaldia Iker Saitua ikertzailearen eskutik Donostiako Koldo Mitxelena.

Izenburua, "Euskal Herritarrak Far West-ean: Oñatiko Altube anaiak eta euskal artzainen aroa Estatu Batuetako Mendebaldean".

1880ko hamarkadatik 1920kora bitartean, euskal etorkin ugarik Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten herrialde honetako mendebaldean artzain bezala lan egiteko. Prozesu honetan, Oñatiko Altube anaiek Nevadako Estatuan 1870. hamarkadan abere-ustiategi garrantzitsu bat eraiki zuten. Ondoren, beste hainbat euskaldunek bide berbera jarraituz Ipar Ameriketara jo zuten, batez ere artzain gisa lan egitera. Gerora, urteen poderioz osatutako migrazio sareek euskal etorkinen presentzia AEBetako Mendebaldean areagotu egin zuten. Prozesu historiko hau aztertzea da hitzaldiaren helburua.

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia