euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Ignacio Ezcurra kazetaria desagertu zeneko 50. urteurrena Jockey Club-eko Anasagasti aretoan

2018/08/23

Non: Buenos Aires, Argentina

Hona Juan de Garay Fundazioak plazaratutako gonbitea:

Abuztuaren 23an, 10:00etan, Ignacio Ezcurra kazetaria desagertu zeneko 50. urteurrena Jockey Club-eko Anasagasti aretoan, sarrera Cerrito 1446tik. Jockey Clubak arropa formala eskatzen du, "gizonak traje eta korbatadun eta emakumeak gonadun".

Ekitaldia gogoratzeko La Nación egunkariko kazetari zen Ignacio Ezcurra Vietnam-en 1968an desagertu zela 50 urte betetzen ari direla.

Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioko presidente Diego Ibarbiak hartuko du hitza kazetariaren omenezko jarduera honetan.

Ondoren J. Beramendik Ezcurratarren jatorri euskalduna aipatuko du ta ondotik Bartolomé Abella Nazar-ek Ignacio Ezkurraren soslaia aurkeztuko du, segidan solasaldi bat izateko José Clausio Escribanorekin Ezcurrari buruz.

EZCURRA/EZKURRA

Ezkurra fruitu bat da eta baita Nafarroako herri baten izena ere. Abizena bertan sortu zen. Laurraulgo Abisu herrian bizi izan zen Buenos Airesera mugitu zen abizenaren adarra. Iruñean jaiotako Juan Ignacio Ezcurra Buenos Airesera mugitu zen eta bederatzi sema-alaba izan zituen, horien artean Maria Encarnación, Juan Manuel de Rosasekin azkondu zena, eta José María. Azken hau izan zen Ignacio Ezcurra kazetariaren berbirraitona. La Nación egunkariko kazetaria 1968an desagertu zen Vietnamen. Urte hartako maiatzaren 8an Ignacio Ezcurra Saigongo auzo txinattarean, Cholon-en harrapatu eta besoetatik lotu zuten, metrailatu egin zuten eta tiro batez kokotean errematatua, APko argazkilari batek ateratako argazki batek islatzen duenez.

http://www.juandegaray.net
http://losvascosenlaargentina.blogspot.com
https://www.facebook.com/fva.juandegaray

 



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia