euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Holokaustoa hizpide, konzentrazio esparruetako biziraunle Halina Birenbaum eta Marta Simósoziologoarekin

2018/04/23

Non: Vitoria-Gasteiz

Apirilaren 23 eta 24an, astelehen eta asteartea hurrenez hurren, konzentrazio esparru nazietako biziraunle Halina  Birenbaum-en eta Marta Simó soziologoaren hitzaldia gasteizko Europa Jauregian.

Halina  Birenbaum, Majdanek, Auschwitz, Ravensbrück eta Neustadt-Glewe-ko konzentrazio esparruetatik pasatu zen. Idazle eta hitzaldi emailea da eta batez ere gaurregun nazien konzentrazio eremuen berri, bertatik pasatu zeneko lekukotasuna eman dezakeen bakarrenetakoa.

Hitzaldien izenburua, bere liburuetako batetik hartu da: "Itxaropena hiltzen azken izaten da".

Birenbaum-ekin batera Marta Simó soziologo, idazle, hitzaldi emaile eta Holokaustoan, Identitate Judutarretan eta Memorian aditua dena mintzatuko da.

Aldi berean, bi egun hauetan Los trece pilares del Holocausto (Holokaustoaren hamahiru zutabeak)  erakusketa, B'NAI B'RITHk Bartzelonan estatu espainiar osorako egina, ikusgai egongo da.

Bertako Garenok kultur elkarteak Gasteizko zenbait eskola bisitatuko ditu Birenbaum anderearekin, orotara 1.272 ikaslek izena eman dutela bera Gasteizen dagoen bitartean emango duen lekukotasuna biltzeko.

Apirilaren 23 eta 24ko jardunaldi hauek Euskadi-Israel Kultur Elkarteak eta Garenok-ek prestatutakoak dira. Gasteizko Europa Jauregia gertaleku.

23ko ekitaldiak Gasteizko alkate Gorka Urtaran Agirre partaide izango dute, 19:00etan, agintari, politikari eta bertako erakunde eta elkarteetakoordezkariak lagun.

Ekitaldietan parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea. Ikus http://cdsgarenok.blogspot.com.es



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia