18:30etan, bere euskal argitalpenen aurkezpena egingo du Buenos Airesko Liburuaren Nazioarteko Azokaren baitan Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak (Sociedad Rural Juncal 4431), Domingo Faustino Sarmiento Aretoan.
Fundazioko lehendakari Diego M. Ibarbiak hitza hartu eta aurkeztuko du ekitaldia. Ondoren Mauricio Goyenechea lizentziatua mintzatuko da eta segidan Fundazioko Los Vascos aldizkariko azken zenbakiak erakutsiko dira pantailan (68, 69 eta 70. zenbakiak) eta "Los Vascos en la Argentina" urtekariko 2018koa ere erakutsiko da.
Azkenik, hitzaldia emango du Jorge Beramendik euskarari buruz.