euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hitzaldia emango du Heredad de Unanue Hotelean NABOko Euskara koordinatzaile Aitor Iñarrak

2019/03/21

Non: Donostia-San Sebastian

Hitzaldia emango du Donostiako Heredad de Unanue Hotelean NABOko Euskara koordinatzaile Aitor Iñarrak.

izenburua, "Aitor Iñarra: San Frantziskon bizi den euskaldun baten lekukotasuna".

Aitor Iñarra (Donostia, 1971) Zuzenbidean lizentziatua da (Udaleko legelaria izan zen) da eta 2005ean iritsi zen San Frantziskora. Gida turistiko gisa egiten du lan bertan.

Estatu Batuetan zenbait lan eta jardunbide izan ditu, horien artean seguruenik ezohikoena, aktorea, 2012an aktore gisa aritu baitzen HBO kateako "Hemingway & Gellhorn" filman, Nicole Kidman eta Clive Owen protagonista; geroztik ere ekoizpen gehiagotan ere aritu izan da.

Honako puntuak gogoan emango du hitzaldia:

-Nola bururatzen zaio gazte euskaldun bati Kaliforniara bidaiatu, eta bertan geratzea
-Estatu Batuak eta bertako bizitza gazte donostiar baten ikuspuntutik, aukera eta abantailak
-Euskal gazte batek AEBetan bolada bat pasatzeko eman beharreko pausoak, arazo eta zailtasunak
-Estatu Batuetako euskal munduaren aurkezpen orokorra: NABO eta euskal etxeak
-NABO eta euskara, euskararen irakaskuntza AEBetan
-Zinema munduan muturra sartzea, lekukotasuna
-Harremanak euskal gazte gehiagorekin, euskal gazteak AEBetan

Hitzaldia ostegunean, martxoaren 21ean, 19:30etan izango da Heredad de Unanue Hotelean, Añorgan (Errotazar Bidea, 142, 20018 Donostia)



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia