euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hiriko Eusko Etxeak Aberri Eguna ospatuko du, urteko bere hitzordu nagusia, egun osoko jaia

2018/04/01

Non: New York, AEB

Apirilaren 1ean, igandea, New Yorkeko Eusko Etxeak Aberri Eguna ospatuko du, bere egoitzan (307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222).

Erreserbatzeko deitu Itziar Albisuri +1 201.214.9649 telefonora edo idatzi emaila beste helbide honetara: mitzalg@gmail.com; edo kontaktatu webgunearen bidez. Lekuak mugatuak dira: martxoaren 28a izango da izena emateko azken eguna.

Apirilaren 1ean, Eusko Etxeko raberna eguerdian zabalduko da, 12:00etan. Aurten, ordea, e dira lehenik pintxoak zerbitzatuko bazkaldu aurretik. Aldiz, 13:30etan izango da bazkaria, eta hor pintxo eta noak, arraina, haragia eta postrea zerbitzatuko dira (ardoa, garagardoa eta freskagarriak barne).

Bazkaldu nahi ez eta agurtzera pasatu nahi duen oro ongietorria izango da eta zabalik izango du taberna tragu bat hartzeko.

Hona prezioak:

-Helduak (egun osoa, taberna, pintxoak eta afaria), bazkideak: 60 dolar
-Helduak (egun osoa, taberna, pintxoak eta afaria), bazkide ez izanik, 65 dolar
-Haurrak egun osoa (7-12 urte artean), 35 dolar
-Haurrak 7 urte azpikoak, libre (eserleku gabe)

Zatoz New Yorkeko Eusko Etxearen urteko egunik bereziena ospatzera!

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia