euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gorka Hermosa soinujole gipuzkoarraren emanaldia ‘Boliches en Agosto’ zikloaren baitan

2015/08/08

Non: Salto, Uruguai

Gorka Hermosaren kontzertuaren iragarkia
Gorka Hermosaren kontzertuaren iragarkia

Larunbatean, abuztuaren 8an, kontzertua eskainiko du Gorka Hermosa musikari euskaldunak Saltoko Uruguaiko Unibertsitateko auditoriumean (Gral. Fructuoso Rivera 1350). Hermosarekin batera, Silvio Previale uruguaitarra eta Jose Benavidez eta Raul Varelli argentinarrak ere arituko dira. Kontzertua Uruguaiko Kultur Ministerioak antolatzen duen ‘Boliches en Agosto’ zikloaren programa barruan burutuko da. Hitzordua iluntzeko 8:30etan da, sarrera doan. Emanaldia bukatuta, Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxean joko du soinujoleak, bertako kideek gonbidaturik.



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia