euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur hasiko da euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival: Kepa Junkeraren kontzertua

2016/06/29

Non: Washington DC, AEB

Gaur hasiko da Washington-en, euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival 2016: estreinuko egun honetan Kepa Junkerak kontzertua eskainiko du, Sorginak lagun, arratsaldeko 6:30etan National Mall-eko Ralph Rinzler kontzertugunean. Euria egingo balu, Art and Industries eraikinera pasatuko litzateke.

Euskaldunei eskainitako ekimen erraldoi hau Washingtongo National Mall-en gauzatuko da, ekainaren 29tik uztailaren 4era (biak barne); eta uztailaren 7tik 10era (biak barne). Sarrera doanik. Ordutegia, goizeko 11etatik arratsaldeko 5 ak arte. Egun eta ordutegi horietan, hamaika oihaldenda, stand eta gune, bisitariei euskaldunei eta euskal kulturari lotutako hainbat alor, alderdi, ezaugarri eta ekarpen aurkeztuz.

Aurtengo ediziorako, euskal alorrean, Smithsonian Erakundeak Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien lankidetza izan du.

Wednesday, June 29, 2016
6:30 p.m.
Kepa Junkera & Sorginak

Join us on the opening day of the Festival to see Kepa Junkera, a well-known Basque trikitixa (accordion) player. He currently tours with the Sorginak, an all-women group whose name translates as “witches.” Their music promotes the use of traditional Basque instrumentation while exploring new fusions of rhythm and sound. In 2004, Kepa won a Latin GRAMMY for Best Folk Album for his 2003 release, K.

Kontzertu programa: http://www.festival.si.edu/visitor-information/evening-concerts/smithsonian
Bestelako ekitaldi programa: http://www.festival.si.edu/visitor-information/related-events/smithsonian
Smithsonian Folklife Festival 2016ko webgune orokorra: http://www.festival.si.edu/2016/basque/smithsonian



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia