euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur bukatuko da Eusko Etxearen 'Kontaketa Harrigarriak' Lehiaketara aurkezteko epea

2017/05/31

Non: Corpus Christi, Argentina

Maiatzaren 31ean, asteazkena, bukatuko da Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak, bere Atahualpa Yupanqui Liburutegia medio, deitzen duen 'Kontaketa Harrigarriak' Lehiaketara aurkezteko epea. Gogoratu lanak bertako mbyá-guaraní hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezkeela.

Baldintzak, arauak eta jakingarri guztiak, artikulu honetan.
 

IX. ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketa:

Gaia: Agerpen misteriotsuak. Idazlanaren izenburua ez da deialdiaren gaia/izenburua izango
Aurkezpena: lanak gaztelaniaz, euskaraz edo mbyá-guaraníz aurkeztu ahal izango dira eta argitaragabeak behar dute izan. Kontaketek hiru orrialdeko luzera izango dute gehienez; A-4 tamainan; letra Arial 12 neurrikoa; lerroartea 1,5.   

Lanak bidaltzeko epea: maiatzaren 31an bukatuko da, eta e-postaz edo posta arruntez bidali ahal izango dira:

a) E-postazrelasombroso5@gmail.com helbidera bi artxibo bidali behar dira. Batean idazlana bidaliko da eta idazlanaren amaieran, egilearen ezizena. Beste artxiboan, egilearen datuak: egilearen ezizena, izen-abizenak, jaiotze data, NA, helbide postala eta helbide elektronikoa.

b) Postaz: a) puntuan aipatzen diren datuak, helbide honetara bidali behar dira: Eusko Etxea, Suiza kalea (Francisco Monaco eta Av. Los jesuitas kaleen artean). Posta kodea: 3327, Corpus Christi, Misiones, Argentina.

Epaimahaia: Hizkuntza bakoitzeko hiru adituk osatuko dute epaimahaia, eta ekainean erabakiko dute zeintzuk diren irabazleak..
Sariak: Lehenengo bost irabazleek Liburua eta Diploma bana jasoko dituzte. Hamar aipamen berezi ere egongo dira, eta hauek diplomak jasoko dituzte. Sari-emanaldia uztailaren 23an izango da, Eusko Etxeak antolatuko duen Argentinar, Euskal eta Mbya-Guaraní Kultur Jaian.



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia