euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur bukatuko da azken bi asteotan hirian egin den Euskal Gastronomia Hamabostaldia

2014/10/26

Non: Wiesbaden, Alemania

Urriaren 13tik 26raino, Euskal Gastronomia Hamabostaldia ari da egiten Donostiaren hiri senidetua den Wiesbandenen.

Ekimena Ja(ki)tea elkartearen eta honen lehendakari den Xabier Zabaleta sukaldariaren eskutik heldua da. Zabaleta donostiarra, Aratz Erretegiko sukaldaria da Donostian eta Radisson Blu Schwarzer Bock Hotel-ekoa ere Wiesbadenen.

Hamabostaldiak iraun bitartean Radisson Blu Schwarzer Bock Hoteleko bistro-barrak euskal pintxoak eta euskal sukaldaritzaren kutixiak zerbitzatuko dituzte. Turismo promozioa ere egingo da. Aldi berean, Zabaletak eta Ja(ki)tea elkarteko beste bost sukaldarik galako hiru afari eskainiko dituzte.

Radisson Blu Scwarzer Bock Hoteleko facebooka: https://www.facebook.com/RadissonBluSchwarzerBockHotelWiesbaden



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia