euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur azken eguna Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketan parte hartzeko

2015/01/15

Non: Valentzia, Espainia

Urtarrilaren 15ean bukatuko da epea Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketan parte hartzeko. Hona Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek deitutzen duten lehiaketa honen arauak (xehetasunak gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko jo zuzenean eurengana):

Euskaltzaleok eta Laurak bat Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa antolatzen dute.

Valentziako Euskal Etxeeen lehenengo helburua Euskara bultzatzea da; euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak, beste batzuen artean, orain arte egindako ekitaldiak guztiak helburu berbera dutelarik.

Iaz, beste pauso bat aurrerago eman nahi genuen Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketarekin. Emaitza oso ona izan zen eta aurten bigarren edizioa antolatzen ari gara. Lehiaketa, parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo da; bereziki gurean eta beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direneei.

OINARRIAK

1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) behar dira aurkeztu. Ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak

2. Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioak 1,5a eta letrak Arial, 12 neurrikoa izan behar dute. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela

3.Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:

  • A.- Euskara ikasten ari diren pertsonentzat
  • B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4.Lanak posta elektronikoz bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere

5.Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta arrunt bidez ere bidali daitezke. Hurrengo helbideetako batera: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2015ko Urtarrilaren 15ean amaituko da

6.Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek eta Euskaltzaleok Euskal Etxeko eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroko partaideek osatuko dute

7.Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du

8.Saria euskarazko liburu-sorta bat izango da, bi modalitateetan

9.Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian egingo da, Laurak Baten, Urtarrilaren 30ean

10.Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar

11.Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira

-Euskaltzaleok Facebooken: https://www.facebook.com/euskaltzaleok.valentzia
-Valentziako Laurak Bat Facebooken: https://www.facebook.com/pages/Laurak-bat/228179783979609
-Euskaltzaleok-en webgunea: http://www.euskaltzaleok.net

-aurretik ere informazioa hemen bildu genuen
-lehiaketaren lehenengo edizioa

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia