euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Gau Umoretsua' antolatu du Bordaleko Euskal Etxeak, Asisko Urmenetaren eskutik

2017/12/14

Non: Bordele, Frantzia

Abenduaren 14an, osteguna, 19:00etan, Bordaleko Euskal Etxeak "Gaualdi Umoretsua" antolatu du, Asisko Urmeneta marrazkilari eta umoristarekin.

Asiskoren sorkuntzak, beti euskaraz, hainbatetan izan dira sarituak nazioartean. Berarekin topo egin genuen 2013an Bègles hiriko "Les nuits magiques" festibalean. Han, Juanjo Elordirekin sortu zuen "Gartxot" filmak luzemetraien lehen saria lortu zuen. Aurten, joan den urrian, Asiskok Euskal Herriko lehen sormen-saria irabazi du, artista plastiko modura duen kalitateagatik, euskararekin duen engaiamenduagatik eta kultur eragile modura egindako lanagatik. 

Asiskok bere azken albuma aurkeztuko digu, Eusklabo alaiak izenekoa: komiki horretan, Euskal Herriko bihotzean, hainbat pertsonaiaren bideak gurutzatzen dira. Batzuk autorearen sormenetik atera dira, besteak Daniel Defoe idazlearen Robinson Crusoé eleberritik (egokitzapen libre baten ondotik!). Sorkuntza pipertsua, auto-trufaz josirik! Gero Asiskok, marrazkiak, umorea eta zalantza lagun, Euskal Herria eta euskararen inguruko ustekeriak bere moduan galdekatuko ditu: Herri txiki bat da? Hizkuntza zaharra da? Estaturik gabeko nazioa da? etab. Ohiko bideetatik aterako gaituzten erantzunak entzunen ditugu!

Beti bezala, aurkezpenaren ondotik, parte-hartzaileek zerbaitxo jan eta edan ahalko dute, euskal mahai baten inguruan.

Webgunea: http://euskaletxea.org
Facebook: https://www.facebook.com/MaisonBasquedeBordeauxBordalekoEuskalEtxea



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia