euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Eusko Etxeak 'Bakearen Patioa' estreinatuko du, Urte Amaiera gogoetaz eta alaitasunez ospatuta

2017/12/17

Non: Corpus Christi, Argentina

Hona CorpusChristiko Eusko Etxearen gonbitea:

"Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen alde egingo, bainan honela ez zen gehiago txoria izango, eta nik, txoria nuen maite". "Txoria txori" kantu poema eta kantua, Joxanton Artze hitzen egilea, Mikela Laboaren hitzak.

Lagun hori: Bozkario eta gogoeta momentu sanoak pasatzera gonbidatzen zaitugu. Abenduaren 17an, igandea, bat egingo dugu partekatzeko.

Geure Corpus Christiko Eusko Etxeko "Bakearen Patioa" estreinatuko dugu, 20:00etan.

Sarrera hitzak: Bakea literaturan barrena zenbait egileren hitzetan: argentinar, euskal, ekialdeko, latinamerikako idazleen testuetan.

Hitz batzuk esango ditu Cesar Arrondo irakasleak: Bakearen nondik norakoak egun Euskal Herrian.

Ondoren kantuak: “Ixil. Ixilik”,  “Gernikako Arbola” eta “Txoria txori”.

Eta Urtea Amaitzeko Afaria: 21:30etan eta bakoitzak zerbait eramanez.

Euskaltzale, euskaldunen lagun, bakezale, batasunzale eta bozkariozale diren guztiak etor daitezke gogoeta eta alaitasun momentu hauek partekatzera.

Ongi etorri!

 

 



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia