euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskararen Eguna eta Ikasturte Amaiera ospatuko du Euskaltzaleak-ek, bideoak, musika, janaria...

2017/12/17

Non: Buenos Aires, Argentina

Harremanetarako e-posta: idiomavasco@gmail.com

Eguraldi txarra zela-eta abenduaren 3rako iragarritako ospakizuna, abenduaren 17ra ekarri zuen Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Hona ordurako eginiko gonbitea:

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da. Guretzat oso egun garrantzitsua da eta zuekin ospatuko dugu. Jaian euskara taldeen urte amaierako lanak ikusiko ditugu, pintxo batzuk jango ditugu eta topa egingo dugu. Euskaltzaleak-eko Abesbatzak kantatuko du, dantzari-taldeak dantzatuko du eta une politak pasako ditugu. 

Deialdi berrian, ospakizuna abenduaren 17an izango da, arratsaldeko 5etan,  Sarandí kaleko 1280. zenbakian, CABAn. 

Ekintza libre eta dohanik da. Janari-konboak 130 peso balio ditu (pintxoa, bokata eta edaria, pastela eta sagardoa), eta aldez aurretik eros daiteke emailez eskatuz. 

Etorri familia/lagunekin Euskararen Eguna gurekin ospatzera! 

Euskaltzaleak – Buenos Airesko Euskaltegia
Bernardo de Irigoyen 826, (esquina Independencia) CABA
WEB: http://euskaltzaleak.org.ar
Mail: euskaltzaleak@yahoo.com.ar
Facebook: http://www.facebook.com/euskaltzaleak



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia