euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Euskara Munduan'go Neguko Barnetegia gaur hasiko da Euzko Etxean, FEVA eta Etxepare Institutua antolatzaile

2018/07/14

Non: Villa Maria, Argentina

Gaur larunbata 'Euskara Munduan' programako Neguko Barnetegia hasiko da Villa Mariako Euzko Etxean.

Izan ere, FEVA, Etxepare Euskal Institutua eta Villa Mariako Euzko Etxea antolatzaile, uztailaren 14an, larunbata, hasiko den 2018ko Neguko Barnetegi hau astebete luzatuko da, hogei bat ikasle partaide. Ikasle-irakasleen artean, gehiengoa argentinarrak izango dira, baina partaidetzak inguruko zenbait herrialde ere hartuko ditu, ohi denez, orotara hogei bat ikasle-irakasle bilduta.

Berez ikastaroa izango dena bukatuta, ikasle-irakasleek Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk urtean behin eskaintzen duten trebakuntza ikastaroan parte hartu ahal izango dute.

Pedagogia Jardunaldiak uztailaren 21 eta 22an, larunbat-igandez, egingo dira. Eskolak Euzko Etxearen instalazioetan gauzatuko dira; otorduak Txoko Resto Euskal Etxeko jatetxean egingo dira, eta ostatua, berriz, Republica Hotelean hartuko dute partaideek.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia