euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskara Munduan-en udako barnetegia, Argentina, Txile eta Uruguaiko partaideekin

2018/01/13

Non: Chacabuco, Argentina

Urtarrilaren 13an, larunbata, Euskara Munduan-en udako barnetegia hasiko da, HABE, FEVA eta Chacabuco bertako Guillermo Larregui euskal etxea antolatzaile, Buenos Aires probintzian.

Ikastaroa urtarrilaren 13tik 20ra luzatuko da Internet bidez trebatzen ari diren Argentina, Txile eta Uruguaiko zenbait euskal etxetako irakasleak partaide.

Ikastaroaren antolakuntza ohikoa izango da; eskolak goizez (9etatik 11:00etara eta 11:30etatik 13:etara) eta arratsaldez (18:00etatik 19:00etara, bakarkako lana, eta 19:30etatik, 21:00etara). Metodologiari dagokionez, ahozko gaitasuna lantzeak izango du lehentasuna, online saioetan ikasitako hizkuntza gaiak abiapuntu hartuta, eta 2019an Argentinan egingo diren euskara-maila ziurtatzeko HABEren azterketei begira.

Ostatua, Avenida Hotelean izango da, Euskal Etxetik bi kalera, eta otorduak Euskal Etxean bertan.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia