euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskara Argentinan erakusketa, immigranteen hizkuntzei buruzko mahai-ingurua, ENE ospatuz

2015/12/03

Non: Buenos Aires, Argentina

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien barnean:

Abenduaren 3an, osteguna, ENE Eguna, 18etatik 20etara: Bisita gidatua ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketara Sara Pagola Euskadiko Ordezkariaren eskutik. Erakusketa abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai, goizeko 9etatik gaueko 9etara, Liburutegi Nazionaleko ‘Juan L. Ortiz’ aretoan, Agüero kaleko 2502. zenbakian.

Eta mahai ingurua: “Ez egin negar nigatik, Argentina, zure hizkuntzan hitz egingo dut eta baita nirean ere” izenburupean. Immigranteen jatorrizko hizkuntzak mantentzeko esperientziak: grekoa (Giorgios Diakakis), galesera, ukrainera eta euskara (Jose Fco. Zinkunegi). Moderatzailea: Pablo Ubierna. 

Lekua: Liburu eta Hizkuntza Museoa, Las Heras etorbideko 2555an, Buenos Aires Hirian.



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia