Martxoaren 3an, ostirala, iluntzeko 8:30etan, urteko lehenengo euskal zine saioa eskainiko du Euskaltzaleak-ek B. de Irigoyen kaleko 826. zenbakiko bere egoitzan. 2017ko denboraldiari hasiera emateko, Josu Martinezen Gure sor lekuaren bila eta Luis Vilen Un dulce izeneko laburmetraia proiektatuko dira, Carlos Gabilondoren eskutik.
Zinea bukatu eta gero, urteko lehenengo topaketa: pintxoak, edariak, euskal musika eta giroa.