euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskaldunak protagonista Nevada State Museumeko "Family Fun" programan

2015/10/10

Non: Carson City, AEB

Euskal hizkuntza, janaria, musika eta jokoak izango dira gaur, urriaren 10ean, Carson City-ko Nevada State Museum-en, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. Hileroko Family Fun Saturdays sailaren barruan euskal kultura eta ondarea erakutsiko dute Xabier Irujok (Center for Basque Studies-eko zuzendarian), bere bost seme-alabek eta zenbait gonbidatu berezik.

Irujorekin batera ariko da Monika Madinabeitia Mondragon Unibertsitateko irakaslea, euskara era dibertigarrian irakasten. 10:30tan Iker Saituak Nevadako euskaldunei buruz hitz egingo du eta musean jokatzen irakatsiko du. Familientzako jarduerak egingo dira egun osoan zehar. 

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia