Boisen egoitza duen Artzai Ona euskal komunitateko elkarte katolikoak euskal meza prestatu du Maiatzaren 20an, hiriko St. Paul zentro katolikoan (Boise State bestaldean, aparkalekua doainik atzealden eta oro har auzoan).
Arratsaldeko 3:00etan hasiko da, aita Antton Egigurenek eskainiko duen aurkezpen batekin, Maria Birjinaren euskal adbokazioez (Begoña, Itziar, Arantzazu...), mezarekin segitzeko 4:00etan.
Fededun euskaldunek Mariaren hilabetea ospatzeko deia egiten dute.
-Artzai Ona: http://basquecatholic.org
-Facebook: https://www.facebook.com/BasqueCatholic