euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Festaren egun nagusia Salton: bilkurak, erakusketak, dastaketak, sinadura...

2017/12/09

Non: Salto, Uruguai

20 urte bete dituen urtean, Euskal Festa antolatu du Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak, honako egitarauaz ostiral. larunbat eta igandez:

Ostirala, abenduaren 8a

- "Elkarrekin - Together" dokumentala erakutsiko da Euskal Etxearen egoitzan, Mercado 18 de Julion
-Pintxo dastaketa
-Musika zuzenean, bertako kantari eta musikariekin

Larunbata, abenduaren 9an

-Euskal Etxeen Nazioarteko Bilkura (Argentina, Brasil, Uruguai)
-Uruguaiko Euskal Etxe eta Elkarteen 21. Mendea Foroko laugarren bilkura
-Raul Iturria Igarzabalen 'Aporte Vasco al Uruguay' liburuaren aurkezpena
-Alberto Eguiluz historialari saltotarrak hitzaldia emango du Pascual Harriague Saltoko aitzindari hazpandarraz
-Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketaren irekiera, Gernikako Bakearen Museoa egile
-Hitzarmen sinadura: Saltoko Euskaldunen Taldeak eta Saltoko Gobernuaren artean, 'Espacio Vasco' delakoa eraikiko den lusaila EEaren esku utziz, monumentua Gernikari eta omenaldia bertan hil zirenei, Bakea eta Demokraziaren alde eta Faxismoaren kontra
-Ekitaldi gastronomikoa Harriague Kultura Gunean, soto zaharrean, Saltoko Euskaldunen Taldeko 'sukaldariak'eko kideen eta Haritz Aramburu sukaldari euskaldunaren eskutik
-Bertako sotoen ardoen dastaketa

Igandea, abenduaren 10a

-Aitzindarien Korrika Saltoko ibai.ertzetik (kostaneratik)



« Abendua 2017 »
 
 
 
 
19
24
25
26
27
28
29
30

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia