euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal dantza, musika edo kantua ikasi edo landu nahi? Zatoz gaur Quebec-eko Euskaldunak-en hitzordura

2019/02/05

Non: Montreal, Quebec

Hau da gonbitea Quebec-eko Euskaldunak euskal etxeak luzatua:

Euskal kulturako elementu garrantzitsu batzuk (dantza, musika eta kanta) berbiziaraztea helburu dugu aurten elkartean.

Horregatik, desmartxa honekin motibatuak direnei dei bat egiten diegu.

Nahi baduzue dantzatu, musika egin, eta/edo kantatu... edo ikasi hauetan. Zatozte gustian!

Hitzordua otsailaren 5an izango da "Centre Lajeunesse"-n arratsaldeko 7 t'erdietatik goiti.

Zuen dantza zapetak, musika tresnak ekarrazkizue, motibazio ta umore ona ahantzi gabe bistan da!

Bi mutxikoren artean, solasean egoteko parada ukanen dugu ikusteko nola egin aktibitate horiek berriz plantan emateko elkartean.

Jakinez maiatzaren 14a arte dugula lokala Lajeunessen asteartetan bi asteetan behin, (euskara kurtsoekin aldizka).

Ideia eta nahi onak ongi etorriak dira!

Animatu!!

informazio gehiago



« Ekaina 2019 »
 
 
 
 
 
3
5
10
12
17
20
23
24
25
26
27
28
29
30

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia