Euskal Argentina elkarteak bere urteko Biltzar Nagusia egingo du martxoaren 24an, larunbatarekin, Donibane Garaziko Herriko Etxean goizeko 10 orenetan.
Biltzarrean aurtengo Argentinarako bidaia, Mar del Platara, aipagai izanen da, besteak beste.
Ondotik bazkaria izanen da Bankako Menditarrak-eko kantariek alaiturik.
Bazkarirako izenak emateko: +33 (0)6 85 94 61 12, martxoaren 18ko berantenez.