euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Erramu Igandea Nore Dame des Victoires-en eta ondoren besta eta bazkaria Gure Euskal Etxean

2018/03/25

Non: San Frantzisko, AEB

Hau da San Frantziskoko Basque Cultural Center Gure Euskal Etxeak aste honetako NABO Asteroren bitartez egin duen deia:

Euskaraz Gure Euskal Etxea gisa edo bestela San Francisco Basque Cultural Center (BCC) izenez ezagutzen dugun euskal etxeak agerira ekarri du urtero Erramu Igandez San Frantziskoko Notre Dame des Victoires (NDV) elizan egiten den zeremoniak arriskua duela behin betiko bertan behera geratzeko. 50 urteko tradizioa dauka euskal partaidetzak goizeko 9:00etako NDVeko Erramu mezan. Elizak, izan ere, aukera eman nahi dio beste urte batez; beraz guztiak gonbidatuta zaudete meza honetan parte hartzera martxoaren 25ean 9:00etan eta ondoren, bertatik, BCCeko bazkari eta besta ekitaldietara joatera. Aurtengo mezak, ohi bezala partaide izango ditu San Frantziskoko Elgarrekin euskal abesbatza, klika eta irakurketak euskaraz.  

Ondoren, mezaren ostean, hitzordua BCCera pasatuko da, bazkaria eguerdi t'erditan zerbitzatuko delarik, jarraian haur jokoak eta Bazko Urraultzearen Ehiza egiteko. Erreserbak ezinbestekoak dira eta martxoaren 16aren aitzinetik egin behar dira rsvp@sfbcc.us helbidera idatzita. Erreserbarik gabe agertzen diren bazkideek bazkide ez direnen prezioa ordaindu beharko dute.

San Frantzisko inguruan bazabiltza aipatu egunean, aukera daukazu tradizio hau bizirik atxikitzeko mezan parte hartuz eta ondoren BCCera joanik bazkari eta bestan parte hartzeko.



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia