euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Elkarrekin ospatuko dute ENE San Pedroko Ongi Etorrik, Buenos Airesko Eusketxek eta San Nicolesko Euzkal Etxeak

2016/12/03

Non: San Nicolas, Argentina

Larunbat honetan, abenduaren 3an ospatuko dute San Nicolasko Euzkal Etxea Euskal Etxeak, eta San Pedroko Ongi Etorriko eta Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeko dantzari eta euskara ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE).

Programa honako hau izango da: 18:30etan, mitologiari buruzko hitzaldi bat Diego Orellana irakaslearen eskutik; horren ostean, euskal etxean egiten diren ekintzen erakusketa eta abesbatza, txistulariak, dantzariak.

Jarraian, San Pedroko, Buenos Airesko eta San Nicolas bertako euskara ikasleek joko eta jolasak egingo dituzte ekitaldiko bixigarri. Afaria Etxeko Sukaldariek prestatuko dute. Sarrera 80 peso (edariak aparte). Ekintzak San Nicolasko Euskal Etxearen egoitzan izango dira, Belgrano kaleko 139. zenbakian.



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia