euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Eguberri bazkaria eginen dute Quebec-eko euskaldunek, Olentzeroren partaidetza eta guzti

2016/12/11

Non: Montreal, Quebec

Harremanetarako e-posta: info@euskaldunakquebec.com

Hona Euskaldunak Quebec-ek plazaratu duen deia:

Festen denbora badator eta urtero bezala, Olentzero Montrealera etortzen da itzuli ttiki baten egitera. Zatozte beraz ospatzera, kantatzera, denbora ona pasatzera. Hitzordua ematen dizuegu Ma Brasserie ostatuan (2300, Holt karrika), eguerdietatik goiti.

Goizago etorri nahi dutenentzat, Noel Fagoagak Ternua 2017 proiektuari buruzko aurkezpen ttiki bat eginen du, goizeko 11ak eta erdietatik goiti.

20. urteurreneko bazkaria gustatu zaizue? Berriz ere, Didier sukaldean izanen da!

Menuan:

  • Entsalada xerrikiekin
  • Bakalaua euskal moldean barazki eta irrisarekin
  • Ardi gasna
  • Bixkotxa

Olentzerok Kebekeko garagardo kultura ohoretu nahi duenez, arnorik ez da salgai izanen bertan. :-)

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia