euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Edurne Pasaban mendizaleak liburua aurkeztuko du Euskadiren Ordezkaritzan

2015/05/05

Non: New York, AEB

Harremanetarako e-posta: usa@euskadi.eus

Asteartean, maiatzaren 5ean arratsaldeko seietan Edurne Pasaban mendizaleak liburua aurkeztuko du Euskadiren Ordezkaritzan, New Yorken.

Hona New Yorkeko Eusko Etxetik heldu zaigun oharra (mila esker, Iban, eskertzen da ohi bezala oharrak euskaraz ere bidaltzea):
 

Euskadiren Ordezkaritzak Estatu Batuetan eta NY Euzko Etxeak Edurne Pasaban alpinistaren hitzaldira gonbidatzen zaituztete.

Ekitaldia Euskadiren Ordezkaritzan, 820 Second Avenue. Suite 13B. New York, NY 10017, maiatzaren 5ean arratsaldeko 18:00retan izango da. Ateak arratsaldeko 17:30etan irekiko dira, aurkezpena arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 19:30etan bukatu egingo da.

Topaketaren lehenengo atalean Edurne Pasabanek "Catorce veces ocho mil" izeneko liburua aurkeztuko du eta segidan aperitibo batzuk eskainiko dira.

Edurne Pasaban munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea da. Bere liburuan esperientzia honek bere bizitzan zer nolako eragina izan duen kontatzeaz gain maitasuna, zoriona, sufrimendua eta etsipenari buruz ere hitz egiten du. Pasabanen esperientzia izugarriengatik edozein momentuan baliagarriak izan daitezkeen balore batzuk atera ditzakegu: esfortzua, sakrifizioa, prestakuntza eta kontzentrazioa.

Ekitaldi honetan zure eserlekua erreserbatzeko, mesedez, AEBetako Euskadiren Ordezkaritzako emailera, usa@euskadi.eus, mezu bat bidali. Tokia mugatua denez ahalik eta lasterren email bat bidaltzea komeni da.

Ondo segi,

Iban Ubarretxena
NYEE-ko Presidentea



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia