Apirilaren 1ean, larunbata, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea-ko edade guztietako dantzari eta dantza taldeek 2017ko entsegu sasoiari ekingo diote.
Txiki eta ertainentzako eskolak larunbatetan izango dira, 14:00etatik 15:30etara.
Haize Dantzariak helduen taldea, arratsaldeko 4etatik 6etara elkartuko da entseatzera.
Aktibitatea Euskal Etxearen egoitzan izango da, Alsina kaleko 446. zenbakian.