Euskararen egunaren arian, "Euskararen astea" antolatu du Berlingo Euskal Etxeak. Azaroak 27an K77an 19:00etan irakurraldia eta solasaldia egingo dute Danele Sarriugarte eta Irati Elorrieta euskal idazleek, Berlin hiri literarioa / Eine zweisprachige Lesung über Berlin izenburupean.