euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Danborrada eta San Sebastian afaria ospatuko ditu NYeko Eusko Etxeak (ordu aldaketa)

2017/01/28

Non: NewYork, AEB

Urtarrilaren 28an, larunbata, New Yorkeko Eusko Etxeak San Sebastian Eguna eta Donostiako Danborrada ospatuko ditu. Hona Eusko Etxearen gonbidapen originala:

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Donostia eguna, larunbatean urtarrilaren 28an gurekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Leyre Areizagari (mendilam@gmail.com) edo Itziar Albisuri (201.214.9649, mitzalg@gmail.com).

Urtarrilak 28an Euskal Etxeko taberna arratsaldeko ordubatean iluntzeko 7:30etan irekiko da, eta afaria 8:00pm-etan hasiko (ordu berriak dira). Menua, arrain zopa, entsalada, gulak, eta tarta izango dugu. Ondoren danborrada joko dugu. Afaria $35 bakoitzeko izango da (alkohola kanpo).

Beharrezko material guztiak ditugun arren, ondo pasa zure familiarekin eta zeure danborra egin danborrada afarirako !!

Besterik gabe kafe pote bat behar duzu, gerriko bat danborrean eransteko eta emailean eransten dizugun (kus beherago)  "I Danborrada NY", danborra estaltzeko.

Irrikitan gaude zuekin Donostia Eguna ospatu ahal izateko!!!

Ongi izan,

Iban Ubarretxena
NYEEko presidentea

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia