euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bruselako Euskal Etxeko tortilla patata lehiaketa eta ondoren Txosna Gaua: pintxoak, kalimotxoa, kubatak, musika...

2019/06/15

Non: Brusela, Belgika

Ekainaren 15ean Bruselako laugarren Patata Tortilla Lehiaketa, Bruselako Euskal Etxea bere egoitzan antolatzaile.

Eta ondoren, iluntzean, Txosna Gaua: kalimotxoa, kubatak, musika....

-17:00etan, Harrera
-17:00-18:00etan, Tortillak aurkezteko epea
-18:15 - 18:45etan, Euskal Etxeko Txalaparta abesbatzaren kontzertua
-19:00-19:45etan, Ekitaldia
-21:00etan,  Epaileen erabakia eta Sari Ematea

-Oharra tortillagileentzat: Izen-ematea lehiaketan, aste bat lehenago behar da egin, hona idatziz: bruselakoeuskaletxea@gmail.com
-Lehiaketa pertsonala izango da (partaideak banaka aurkez daitezke)
-Pertsona batek tortilla bat baino gehiago aurkez ditzake izena beste hainbestetan emanez
-Tortillek 5-8 urraultz artekoan izango dira, tortilla klasikoak, alegia; ez dira onartuko txorizo, urdaiazpiko eta abardunak...
-Ateak 17:00etan zabalduko dira, eta tortilla erakustaldia 18:00etaraino egin ahal izango da
-Sarreran, partaideek bina zenbaki hartuko dituzte tortillako, bat tortillan jartzeko, bestea gordetzeko
-Berandu iristen diren partaidek lehiaketan parte harzteko eskubidea galduko dute
-Tortillak antolatzaileen esku geratuko dira, eta gauean pintxoka partekatuko
-Sariak: lehenengo saria, irabazle txapela eta BEEren sukaldaritza liburua, bi pertsonarentzako otordua San Miguel Etxean; bigarren saria, BEE mantala eta liburuaren alea; kontsolamendu saria gutxien puntuatutako tortillari, BEEren errezeta liburuaren alea
-Epaimahaia, partaideak Bruselako euskal jatetxeetakoak izango dira; epaituko dira testura, aurkezpena, zaporea, gatzik gabe. Berdinketa bada, BEEko presidenteak puntu bat eman ahal izango du. Epaileek ez dute jakingo nori dagokion zenbaki bakoitza

Zatoz, dasta eta pasa gau goxo bat!

Bruselako Euskal Etxea
www.bruselako.be
https://www.facebook.com/bruselako



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia