euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bruselako Euskal Etxearen Urteko Batzar Nagusia elkartearen egoitzan Saint Gilles-en

2018/02/24

Non: Brusela, Belgika

Bruselako Euskal Etxeak (BEE) Urteko Biltzar Nagusia egingo du otsailaren 24an. Hona zabaldu duen deia:

Zure laguntza behar dugu Euskal Etxearekin aurrera egin eta ekintzak sustatzeko!

Azken 7 urte hauetan, zuen laguntzari esker eta zuen parte hartzeari esker hainbat ekimen desberdin garatu ahal izan ditugu: Euskara eta dantza ikastaroak, sukaldaritza ikastaroak, koroa, mus txapelketa, mus ikastaroa, beste elkarteekin parte hartzeak, sagardotegi gauak, haurrentzako ipuinak, Olentzero, Korrika, zinema zikloak, kontzertuak, txalaparta etab.

2018ko ekintzak bultzatzearren, 2018ko otsailaren 24an 14:00etan Euskal Etxeko lokalean osatuko den BEEko batzar orokorrera gonbidatuta zaude (10 rue Fernand Bernier, 1060 Saint-Gilles/Bruxelles).

Bertan administrazio-kontseilua berritzeko aukera izango da (bolondresen bila gabiltza) eta urte berriko joera berriak definitzeko.

Iradokizun guztiak ongietorriak izango dira!

Erne: bozkatzeko aukera kideek bakarrik izango dute, beraz berritu edo kontribuzioa egin 2018rako.

(BEEko kontua: BE52 3631 2000 5309 edo lekuan bertan ordaindu beharreko kopurua 50€ pertsonako edo 100€ familiako da)

Zure hitzaren zain geratzen gara, BEEk aurrera egin dezan!

Bruselako Euskal Etxea

 


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia