Azaroaren 15ean, osteguna, 19:30etan Madrilgo Euskal Etxeko Pello Aranburu aretoan, "Ontourists Bilbao 2018 #UnViajeEnPersonas" delako Bilboko gida berezia aurkeztuko da, bere egileetako baten, Ángel Lorente-ren eskutik.
Egun berean, baina 20;30etan Euskal Etxeko egongelan, Hutsun txalapartari nafar taldeak «Txalaparta hutsa» ere ikuskizuna aurkeztuko du, txalapartaren historia sei txalaparta diferenteren bidez kontatuz. Ikuskizunaren trailer bat hemen ikus daiteke: https://m.youtube.com/watch?v=8ZsHrrTX9LY&t=2s.
Taldeari buruzko argibide gehiago: http://hutsuntxalaparta-eu.blogspot.com.
Madrilgo Euskal Etxea: http://euskaletxea-madrid.com