BERTAN BEHERA. 1018-12-06 Bruselako Euskal Etxeak jakinarazi digutenez, Kepa Junkeraren kontzertua bertan behera geratu da, Kepa Junkera ospitaleratu egin behar izan dutela-eta. Bruselako Euskal Asteko gainerako ekitaldiek aurrera darraite. Kontzertuko sarreren dirua itzuliko da. Bruselako EEak sentitzen ditu eragozpenak eta lehenbailehen ongi jartzea desio dio musikari bilbotarrari.
Kepa Junkeraren kontzertu batek abiaraziko du Bruselako Euskal Etxea antolatzaile duen Bruselako Euskal Astea.
-Zer: Kepa Junkera & Sorginak kontzertua. sarrera gisa, Bruselako Txalaparta Abesbatza.
-Ordua: 19:30ean Kepa Junkera & Sorginak kontzertua. sarrera gisa, Bruselako Txalaparta abesbatza.
-Non: Centre Communautaire De Kriekelaar, Gallait Kalea, 86, 1030 Schaerbeek
-Sarrera: 14€
Aste osoko programa, hemen.