Begoña Echeverria soziologoa Washingtonen izango da larunbatean, martxoaren 7an, The Hammer of Witches: a Historical Novel eleberria aurkezteko Washington DC Euskal Etxearen eskutik. Liburua arrakasta handia izaten ari da, abuztuan Center for Basque Studies-ek argitaratu zuenetik eta Echeverriak bira bat hasi du lana euskal etxeetan aurkezteko (datak, hemen).