euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

ATZERATUTA. Laster arte esatea Eusko Etxean Aitzol Azurtza lagun eta elkarteko lehendakari ohiari

2015/05/23

Non: New York, AEB

EKITALDI HAU ASTEBETE ATZERATU DA, MAIATZAREN ·30ERA PASATU DA.

Maiatzaren 23an, larunbata, laster arte esateko ekitaldia Eusko Etxean Aitzol Azurtza lagun eta elkarteko lehendakari ohiari, 13:00etatik aurrera.

Hona Iban Ubarretxeko EEko lehendakariak helarazitako gutuna:

NYeko Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Honez gero ondo jakingo duzuen moduan, Aitzol Azurtza (NYEEko presidente ohia) badoa New Yorketik Nevadara ekainean. Zihur nago denok faltan botako dugula Aitzol eta gutako askorekin momentu ugari bizi ostean, horietako makina bat Euskal Etxean bertan, “laister arte” esatera elkartuko gara.

Hauxe da proposamena: maiatzaren 23an, larunbatean, Euskal Etxera inguratu nahi duen guztiak ekar dezala bere gustuko plater edo jakiren bat. Ekarritako guztia bilduko garenon artean jango dugu.

Eguerdiko 1etan taberna zabalduko dugu. Eta 2.30ak inguruan, ekarritakoarekin bazkaria egingo dugu.

Etorri behar duzuenok, mesedez, bidali email bat Iban Ubarretxenari iban.ubarretxena@mssm.edu helbidera, maiatzaren 19an baino lehen, eta esaiguzue zer jaki ekarriko duzuen (denok gauza bera ez ekartzea saihestu nahi dugu).

Ea ba aitzakia honekin elkarrekin momentu on bat pasatzen dugun!

Ongi izan,

Iban Ubarretxena
NYEEko presidentea


Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia