euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

ATZERATUA. Euskararen Eguna Euskaltzaleak-en: ikasleen jaia ospatuko du Euskaltegiak

2017/12/03

Non: Buenos Aires, Argentina

Harremanetarako e-posta: euskaltzaleak@yahoo.com.ar

EGURALDI TXARRAGATIK ATZERATUA.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan ospatuko du bere jai nagusia Buenos Aireseko Euskaltegiak. Jaialdia arratsaldeko 6etan hasiko da eta arratsaldean zehar programa oparoa garatuko da: dantzak, musika (Etxeko abesbatza eta Zutarriak taldearen kontzertua), euskara ikasleen lanen erakusketa eta pintxoak.

Jateko 'combo'ak 130 pesotan eskainiko dira (barne dira pintxo bat, bokata, edaria, tarta eta sagardoa) eta aldez aurretik eros daitezke. Kontaktua, euskaltzaleak@yahoo.com.ar. Euskaltzaleak Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian dago.

Euririk bada, ekitaldia abenduaren 17an izango da, ordutegi berarekin, Xeito Novo elkartearen egoitzan, Sarandi kaleko 1280. zenbakian.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia