Arratsaldez eta iluntzean euskal zinemaz gozatzeko bi aukera Edinburghen, Amama filma ikusiz eta bere zuzendari Asier Altunarekin solastuz.
14:00etan, masterclass bat emango du Asier Altunak Ediburgh College of Arts-en, Edinburgh-eko Unibertsitatean.
19:00etan, Amama pantailaratuko dute eta Asier Altunak ikusleen galderei erantzungo die Summerhall-en.