euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Ahaztutako Garaiak dokumentala eta Ondare Bizia weba, Deustuko Unibertsitatearen eskutik

2014/12/18

Non: Bilbo, Bizkaia

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Giza Eskubideen Institutuak Ondare BiziaGure Memoria Eraikitzen ekitaldira gonbidatzen zaituzte, Euskal Museoan (Miguel de Unamuno Plaza, 4, Bilbao), abenduaren 18an, 18:00etan, ospatuko dena. Ekitaldi honetan aurkeztuko dira:

  • Ahaztutako Garaiak – Tiempos Olvidados dokumentala
  • eta Ondare Bizia web gunea

Ahaztutako garaiak – Tiempos olvidados dokumentalak erakusten du migrazioaren eta Euskadirako itzuleraren iraganaren eta orainaren aniztasuna eta konplexutasuna, 24 pertsonaren lekukotasunen bidez. Beste garai batzuetako oroitzapenen paisaietan murgiltzen da, ahazturen eta oroitzapenen mugetan. 

Ondare Bizia lineako plataforma, erbestearen, emigrazioaren eta Euskadirako itzuleraren zabalkunderako eta hausnarketarako sortutako multimedia atari bat da, protagonista bakoitzaren bizitzaren historian murgiltzeko aukera emango duena. 

Eguna: 2014ko abenduaren 18a.
Ordua: 18:00.
Tokia: Euskal Museoan (Miguel de Unamuno Plaza, 4, Bilbao).

Emaila: euskal.gaiak@deusto.es 
(+34) 944 139 225. 

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia