euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Afaria eta ohiko Sheepherder's Ball, etekinak Basque Charities Foundation-entzat

2014/12/20

Non: Boise, AEB

Abenduaren 20an, larunbata, bi ekitaldi bata bestearen ondotik:

Batetik, afaria Euskal Etxean, beheko solairuan, Jaialdiko Batzordeko kideen eskutik. Sei t'erdietan izango da, txartelak 20 dolar, 10 urte eta beheragoko haurrek 10 dolar (txartelak, ondoko Sheepherder's Ball-erako sarrera baitaratzen du). Erreserbak lehenbailehen egitea gomendatzen da: +1 (208) 572-0604ra deituz edo emaila hona bidaliz: dinner@basquecenter.com. Xehetasunak, hemen.

Gauean, segidan, ohiko Sheepherder's Ball (Artzainen Dantzaldia) etorriko da, Boiseko komunitatearen egutegian sasoi honetan erabat finkatutako ekitaldia. Boise's Euzkaldunak, Inc. elkartearen gerizpean antolatutako festa da Sheepherder's Ball. Basque Center-en, arratsaldeko 20:00tatik aurrera. Egitarauan Oinkari Basque Dancers taldearen erakustaldia, arkume zozketa eta erromeria Amuma Says No taldearekin. Etekinak Basque Foundation Charities-ek urtero hautatzen duen proiektu edo egoera batentzat. Aurten, aterako den dirua, Jared Ellis-entzat izango da gehienbat. Azalpena eta 17 urte dituen eta gaixotasun larri bat duen Boiseko Jared Ellis-en kasuaren berri, hemen. Ekitaldira joan ez arren lagundu nahi badiozu, egin klik hemen.

Prezioa, 5 dolar helduek; 3 dolar, 6-12 urte arteko haurrek; eta beheragokoek libre. Janaria eta edaria salgai ekitaldia bukatu arte.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia