Buenos Aires-eko Laurak Bat euskal etxeak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren 2012ko edizioa antolatu du igande honetan, abuztuaren 26a.
Lehengo urtean bezela, hezkuntza, euskara, musika, dantza, kirol, sukaldaritza, argitalpenak, genealogia, gizarte laguntza eta turismo arloetan murgiltzeko aukera izango dute bisitariek ekitaldi ezberdinetan.
Ekitaldia 11:00etatik 18:00ak arte izango da Mayo etorbidean.
Laurak Bat webgunea.