euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribe idazleak Peruko Arequipa Hay Festival-en aurkeztuko du "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberria

2016/12/06

Hay Festival bost herrialdeetan ospatzen da: Gales, Kolonbia, Peru, Mexiko eta Espainia

Kirmen Uribe idazle ondarroarra Peru aldera abiatuko da egunotan, Arequipako Hay Festival literatur jaialdia parte hartzeko. Arequipan Uribek azken eleberria aurkeztuko du "Elkarrekin esnatzeko ordua" ("La hora de despertarnos juntos", gaztelaniaz). Lan honetan Uribek Txomin Letamendi eta Karmele Urresti senar-emazteen istorio zirraragarria dakarkigu: Letamendi jazz musikaria zen eta gerra zibilaren ondoren Venezuelan erbesteratu zen. Hala ere, Agirre lehendakariak eskatuta Europara itzuli zen aliatuen alde espiatzeko Bigarren Mundu Gerran.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Argentina eta Uruguaiko Euskal Etxeetako ikasle eta irakasleek badakite “euskara dela euskaldun egiten gaituena”

2016/12/06

Uruguaiko Euskara Ikasleak 2016ko Euskararen Egunean

“Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?” dio ‘Euskal Herrian Euskaraz’ abestiak. Diasporako ikasle eta irakasleek ondo baino hobeto dakite hori eta sendo eusten diote euskara ikasteari, Euskal Herritik hamabi mila kilometrora bizi izan arren, euskaldunak sentitzen eta euskaldunak direlako. Ospakizuna egun batean egiten da; euskara, ordea, urte osoko erronka da Hego Amerikako euskaltzaleentzat.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Oihane Pardo donostiarra Shanghaitik itzuli da antzinako kaikuak berritzeko "Amarenak" proiektuarekin

2016/12/05

Oihane Pardo, eskubian, Amarenak enpresako kolaboratzaileekin kaiku berriak erakusten (argazkia Amarenak)

Oihane Pardoren jantzirik kuttunena amonak utzitako aspaldiko kaiku bat zen eta harekin ibili zen urtetan, baita Shanghaira lanera joan zenean ere. Baina kaiku hura zaharkitu eta berri baten bila hasi zenean ez zuen bere gustukorik aurkitzen: "denak ziren edo kalitate txarrekoak, edo mozorroak bezala, oso folklorikoak", esan dio gazteak EuskalKultura.com-i. Halatan, jostorratza hartu eta berak berria egitea erabaki zuen. Eta bidenabar, kolore berriak erabili. Eta diseinua berritu... Eta ingurukoak kaikuak eskatzen hasi zitzaizkionez, Amarenak enpresa sortzea erabaki zuen. 

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal dantzak eta pintxo donostiarrak Loretako Euskaldunak Euskal Etxearen 20. urteurren afarian

2016/12/05

Las Flores hiriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxearen 20. urteurren afaria

Las Flores hiri argentinarreko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak 20 urte bete ditu aurten eta efemeridea ospatzeko jai bat antolatu zuen komunitateari begira. Afarian gastronomiari buruzko 2016ko Gaztemundu programan parte hartutako Tatiana Iparraguirrek Donostian ikasitakoa erakutsi zien bildutako lagunei. Dantza taldeak ere izan zuen zeregin bat ekitaldian: dantza erakustaldia eskaini eta publikoa gonbidatzea eurekin dantzatzera.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bihar arte aurrera darrai Durangoko Azokaren 51. edizioak, Diasporaren partaidetza barne

2016/12/05

FEVA eta euskal-argentinar gizataldearen stand-a atzo igandea Durangoko Azokan (argazkia EuskalKultura.com)

Iragan ostiralean hasirik eta bihar arte, abenduaren 2tik 6ra, zabalik dira Landakon Durangoko Azokaren 51. edizioko ateak, aurten ere Diasporaren presentzia bertan partaide, bai liburu eta produktuetan zein ekitaldi eta standetan ere. Azokako areto nagusian egin diren aurkezpen eta ekimenez gain, aurten bigarrenez euskal etxe edo komunitate batek kudeatzen duen Diasporaren stand-ean, FEVA eta komunitate euskal-argentinarra daude jendaurrean. Egon ez bazara, ez utzi gehiago, bihar baita azken eguna.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia