euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zientzia eta erbesteratu ziren euskal zientzilarien legatua izango da azaroan Hamaikabideren 2017ko Batzarreko gaia

2017/05/25

1936ko euskal erbesteari buruzko ikerketa eta zabalkundea helburu dituen Hamaikabide Elkarteak "Zientzia eta Erbestea" hartu du 2017ko bere Batzarrerako gaia --azaroaren 7tik 11ra Donostian-- eta indarrean dauka dagoeneko bertan lanak aurkeztu nahi dituztenentzako epea, horretarako muga uztailaren lehena ezarrita. Parte hartzeko interesa daukatenek edota informazio gehiago eskatu edo galderarik luzatu nahi dutenek hamaikabide@gmail.com-era idatz dezakete.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Rosarioko Udalak ohorezko diploma emango dio 16 urteko Pilar Lopez Virgili jota kantari argentinarrari

2017/05/25

Pilar Lopez Virgili jota kantari rosariotarra

Pilar Lopez Virgili txikitandik izan da Rosarioko Nafar Etxeko dantzaria ieta bertan ezagutu, eta ikasi zuen jota eta pasodobleak abesten. Nafar Etxeko lagunek bultzatuta Nafarroako jota eskolekin kontaktuan jarri eta aurtengo Sanferminetan parte hartzeko gonbitea jaso du, Iruñea bertako jota abeslariekin batera aritzeko. Bere aldetik, Rosario hiriak ere lagundu nahi du hamasei urte neska honen talentu nabaria eta diploma bat emango dio ekainaren 9an Udaletxean egingo den ekitaldi batean.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ostiraletik hasita, hamar eguneko programa antolatu du Bordeleko Euskal etxeak bere 70. urteurrena ospatzeko

2017/05/24

Bordaleko Euskal Etxearen 70. urteurreneko logoa

Ostiral honetan hasi eta hurrengo asteko igandean bukatuko den programa antolatu du Bordaleko Euskal Etxeak bere elkartearen 70 urteak ospatzeko. Akitania Berria erregioaren hiriburuan ongi errotua den euskal erakundeak bat egingo du, gainera, hirian data hauetan ospatuko den "Boreaux Fête le Fleuve" jaialdiarekin, eta txosna bat ezarriko du Munich Plazan, beste hainbat ekitaldi bere egoitzan egingo dituela. Programan, Txotx Sagardotegi bat, erakustaldi eta ikastaroak, musika, kantu, gastronomia...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Etxearen 19. urteurren jaia eta Sara Pagola Euskadiko ordezkariaren bisita azpimarragarri Trenque Lauquen-en

2017/05/24

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea

Buenos Aires probintziako hainbat euskal etxe bisitatu ditu azken boladan Eusko Jaurlaritzaren Argentina eta Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolak. Trenque Lauquen hirian, Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideekin elkartzeaz gain prentsaurreko bat eskaini zuen hiriko hedabideen aurrean. Pagolaren bisitaren ostean Euskal Etxearen 19. urtebetetzea ospatu zuen euskal gizataldeak, instituzioa sortzen lagundu zutenak gogoan.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza berritu du Montevideoko Euskaro Etxeak: Silvia Ortone Enderiz-ek segitzen du lehendakari

2017/05/24

Montevideoko Euskaro Etxeko artxiboko argazkia

Elkarteko barne araudiak agintzen duen moduan, bere Batzar Nagusia bildu du Montevideon hiriburu uruguaitarreko Euskaro Etxeak (Centro Euskaro), besteak beste bere Zuzendaritza Batzordea berritzeko. Hauteskundeak eginik, Silvia Ortone Enderizek segitzen du Montevideoko euskal etxe zaharreneko buru.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Zorion-agurrak

Jatetxeen gida

Gure Etxe

Punta del Este, Uruguai

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia