euskalkultura.com

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

'Volgako Batelariak, literatur inoizkari kosakoa' blog-a jaio da, euskal literaturaren hautsak harrotu asmoz

08/04/2005

Volgako Batelariak <i>blog</i>-eko irudia
Volgako Batelariak blog-eko irudia

PUBLICIDAD

Interneten euskal literaturaz hitz egiteko gune berri bat aurkeztu dute aste honetan: 'Volgako Batelariak' blog-a. Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak dira 'literatur inoizkari' honen sortzaileak, eta blog-a euskal literaturaz eta munduko literaturez hausnarketa egiteko eta kritikarako espazio bihurtzea dute helburu.
Aurkezpenean literatur aldizkariak 'moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna... ' salatzeko asmoa duela argitzen du. 'Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu' --gehitzen dute Batelariek umoretsu--'baina gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara.' Freskotasuna eta lotsagabekeria dariola dator blog berria, euskal literaturaren hautsak harrotzeko prest.

'Inoizkaria'k (hala deitzen baitiote literatur aldizkariari) Euskal Herriko eta munduko literatura jorratuko ditu, hainbat atalen bidez. 'Elkarrizketak' atalean literaturarekin edo artearekin zerikusia duen jendea izango da protagonista. Berezitasun bat: egin den hizkuntzan eskainiko da elkarrizketa, euskaraz burutu bada, euskaraz; ingelesez izan bada, ingelesez, etab.

Inoiz idatziko ez nukeena

'Inoiz idatziko ez nukeena' atalean 'edozein testu onartezin onartuko da, egileak ziurtatuta daukalarik testu hura inoiz ez dela beretzat inoiz, inon, inola, inork aipatua izango'. Parodiatzeko, jolaserako, amodio eta gorrotoa adierazteko edo gaztaroko testu irakurrezinak agertzeko tartea izango da.

'Kritikak' sekzioan liburuen kritikak agertuko dira eta 'Irakurri gabeko liburuen kritikak' atalean ordea 'kritika egiteko bakarrik oinarrituko garela liburuaren kontrazaleko edo hegaleko informazioan, aurkezpen-ekitaldiari buruzko albisteetan, egileari egindako elkarrizketetan, beste kritikarien iruzkinetan, etab.' agintzen dute. 'Egunkarietako eta unibertsitateko kritikoek halakoak egiten badituzte, zergatik ez Volgako Batelariak-ek?', gehituz.

'Testuak' atalak literaturaren inguruko gogoetak, burutazioak eta itzulpenak bilduko ditu eta 'Volgako Batelarien ukaseak' delakoak erredakzio-batzordearen ohar kolektibo eta jakingarriak plazaratuko ditu.

'Volgako Batelariak'ek kolaborazioak onartuko ditu. Literatur blog berri honetan parte hartu nahi duenak, bere lanak, kritikak eta artikuluak bidali ditzake, e-mail honetara hain zuzen.


Lotura gehigarriak

Volgako Batelariak
www.eibar.org/blogak/volga


« anterior
siguiente »

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Las más leídas

Últimos comentarios

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia