euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskararen Berripapera aldizkaria eraberritua dator 174. alean, bai formatu eta baita eduki aldetik ere

10/11/2006

Euskararen Berripapera aldizkariaren 174. alea
Euskararen Berripapera aldizkariaren 174. alea

PUBLICIDAD

Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak hilabetero kaleratzen duen Euskararen Berripapera aldizkariak formatu eraberritua dakar azaroako 174. alean. Itxuraz gain edukian ere aldaketa izan du argitalpenak. Lehen Eusko Jaurlaritzak, erakundeek eta enpresek euskararen inguruan emandako aurrepausoak ezagutarazteko erabiltzen bazen ere, orain Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku gelditu eta euren informazioa zabaltzeko tresna gisa erabiliko dute. 2005eko otsailetik aurrera ale bakoitza internetetik deskargatzeko aukera dago PDF formatuan.
Euskararen Berripapera 1992an publikatzen hasi zen aldizkari euskaltzale eta informatiboa da. Bertan Eusko Jaurlaritzak euskararen alorrean egindako bidea eta Euskal Herriko hizkuntzaren promoziorako eta normalizaziorako pausoak ematen dira ezagutzera. Esparru hau lantzen aitzindari gisa agertzen dira Berripaperekoak. Azaroko alea 174.a da jada.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik kaleratu izan da euskararen inguruko aldizkaria, beti ere Eusko Jaurlaritzaren zein Euskal Herriko erakunde eta agenteen euskal aurrerapausoen berri emateko. Hemendik aurrera, ordea, Sailburuordetzak hedabide esklusibo modura erabiliko du, beraien ekintzak luze eta sakon landuz eta bertan publikatuz.

174. alea kolorez beteriko zenbakia da eta bertan Elebideri buruzko artikulu luzea eta Igone Etxebarria, Euskara Sustatzeko Zuzendariari egindako elkarrizketa irakur daitezke. Elkarrizketan Igone Etxebarriak aldaketaren arrazoiak gaur egungo merkatuari egokitu nahiagatik eta batez ere, antzeko aldizkari eta komunikabide ugari esistitzeagatik datozela azaltzen du. 'Horregatik Berripaperak bere lekua egokitu egin behar du eszenario berri horretan', argitzen du. Ale hau ezagutu nahi izanez gero bertan sartu.


Lotura interesgarriak

Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzaren web gunea
www.euskadi.net

'Euskararen Berripapera' y 'Bidegileak' ya en internet
Euskalkultura.comen argitaratua, 2006ko otasilaren 15ean

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen portala
www.euskara.euskadi.net



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia